Dagoeneko kontua dut Izena eman!
×
  • No tienes notificaciones nuevas

Pribatutasun politika

Pribatutasun-politika Ordiziako Udalaren partaidetza-atariari aplikatzen zaio (aurrerantzean “ataria”). Mesedez, irakurri arretaz pribatutasun-politika hau. Bertan, zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio garrantzitsua aurkituko duzu, baita arlo horretan indarrean dagoen araudiak aitortzen dizkion eskubideei buruzkoa ere.

DATUAK BABESTEKO OHARRAK

Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 13. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, jakinarazten dizugu:

  1. Atarian dagoen informazioan nabigatzeko aukera anonimoa da.
  2. Atarian dauden zerbitzuak erabiltzeko, erabiltzaileak alta eman beharko du eta aldez aurretik datu pertsonalak eman, alta mota bakoitzean dagoen berariazko informazioaren arabera.
  3. Igotako datuak Ordiziako Udalak gehitu eta tratatuko ditu, parte hartzeko prozesuak kudeatzeko, horietan parte hartzen duten pertsonen gaikuntza kontrolatzeko eta herritarrek parte hartzeko prozesuen ondoriozko emaitzak zenbakiz eta estatistikaz kontatzeko.
  4. Printzipio orokor gisa, web gune ez du jasotako datu eta informaziorik azaleratzen, salbu eta erabiltzaileak baimendu badu, edo agintaritza judizialak, fiskaltzak edo polizia judizialak informazioa eskatzen badu, edo informazio hori legean jasota badago.
  5. Datuak deskribatutako helbururako gordeko dira, horri aurka egiten ez zaion bitartean edo Udalaren ataria erabiltzaile gisa bertan behera uzteko eskatzen ez den bitartean. Zure datuak bertan behera uzteko eskatu ondoren, blokeatu egingo dira, eta administrazio publikoek, epaitegiek eta auzitegiek bakarrik eskuratu ahal izango dituzte, egon daitezkeen erreklamazioei erantzuteko; ondoren, datu horiek ezabatu egingo dira.
  6. Interesdunek datuak eskuratzeko, haiek zuzentzeko, ezeztatzeko edota haien aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu adierazitako organo erantzulearen aurrean.
  7. Kontrol-agintaritza: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia da datu pertsonalen tratamenduari buruzko erreklamazioak aurkezteko kontrol-agintaritza.