Dagoeneko kontua dut Izena eman!
×
  • No tienes notificaciones nuevas

F. A. Q.

Hona hemen parte hartzeko atariko arazo eta zalantza tekniko ohikoenen zerrenda.

Posta elektronikoaren egiaztapena ez dabil?

Egiaztatu aukera hauek:

  • Posta elektronikoa behar bezala idatzi duzu?
  • Ziur zaude egiaztatze-mezua ez duzula jaso? (berrikusi SPAMa, baliteke mezu baztergarrietara iritsi izana).

Herriko bizilaguna ez banaiz, ezin dut parte hartu?

Ataria zabalik dago sartzen den edozein pertsonak martxan dauden prozesuak eta edukiak ikus ditzan. Parte hartzeko 3 modu daude:

  1. Erregistratu gabe: zenbait prozesu edo fasetan ez da zertan kontu egiaztatu batekin erregistratu. Kasu horietan, edozein pertsona sar daiteke atarian eta modu irekian parte hartu.
  2. Erregistratua: beste prozesu batzuetan nahitaezkoa izango da erregistratzea eta kontua posta elektronikoz edo telefonoz egiaztatzea.
  3. Erregistratua eta erroldatua: baliteke prozesu batzuetan egiaztatu behar izatea atarian erregistratutako erabiltzailea udalerrian erroldaturik dagoela. Horretarako, NANa eta izen-deiturak aurkeztu beharko ditu.

Edozein kasutan, udalerrian bizi ez bada, gomendagarria da atarian agertzen diren prozesuetan parte ez hartzea lortu nahi diren emaitzak ez zuzentzeko.

Nola sortu eta egiaztatzen dut nire kontua?

Lehenbizi kontua sortu behar da. Sartu atarian eta bilatu “Parte hartu” botoia. Egin klik gainean, eta erregistro-orrira iritsiko zara; han, eskatzen dizkiguten datuak beteko ditugu. Atariko erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politikak onartzeko laukia markatu behar da. Kontu bat sortzean, mezu elektroniko bat iritsiko zaigu adierazitako helbidera, eta “Egiaztatu” botoian klik egin beharko dugu kontua sortzen amaitzeko.

Listo, ataria nabigatu eta gaitutako prozesuetan parte hartu ahal izango duzu.

Nola alda dezaket nire posta elektronikoa, erabiltzaile-izena, pasahitza, baja eman edo posta elektronikora iristen zaizkidan jakinarazpenak aktibatu/desaktibatu?

Egin klik "Parte hartu" botoian, sartu zure posta elektronikoa eta pasahitza, eta sakatu "Sartu" botoia. Hori egin ondoren, egin klik "Nire profila" botoian. Hor aurkituko dituzu posta elektronikoa, erabiltzaile-izena, pasahitza, baja ematea edo jakinarazpenak aktibatzea/desaktibatzea ahalbidetuko dizuten aukera guztiak. Aldaketa egokia egin ondoren, egin klik "Jarraitu" botoian.